Euskaldunok badugu borrokarako arrazoirik
ustela asko dago gure bizkar bizi nahirik
zahartu arte eduki nahi gaituzte makurturik
baina sistema honi ez dago gehiago eusterik.
Sozialistekin ez dago inongo justiziarik
zaharrak lanean eta gazteak ziñez etsirik
gobernuak bankuak languntzen dituela ikusirik
bitartean sindikatuak geratzen dira geldirik.
Grebarako dei ozena luzatu nahi nuke nik
geurea defendatzea geratzen zaigu soilik
egoera hanker hau aldatzen badugu lanik
baina elkarrekin lortuko dugu seguruenik.

geure eskubideen alde · greba orokorra