copiadeigeldokoharria.jpg

DeporteRural.net | HERRI KIROLAK

CAT | Herri kirolak munduan

Gaurkoan interneteko enlaze bat zintzilikatu dugu. Bertan, Alemaniako hegoaldeko herri batean burutzen den proba bitxi baten berri ematen da. Bertan, ahalik eta pisu handiena mugitzen ahalegintzen dira. Aitor Oiarbidek pasatu dit enlazea. http://www.taringa.net/posts/imagenes/10926915/Competencia-Levantamiento-de-Rocas.html

Harrijasotzea ez da euskaldunen kontua bakarrik. Munduan zehar beste herri batzuk ere badituzte hantzeko ohiturak, Pakistanen esaterako. Bideo honetan Faisal Mahmood pakistaniarraren erakustaldia ikusi dezakegu. Teknika berezia erabiltzen du harriak bizkarreratzeko.

·

Idoia Zapirain Aniturriko irakasleak bere ikasleek burutu duten proiektu baten berri eman dit. Izan ere herri kirolak landu dituzte Europako beste lau ikastetxekin batera (Ipar Irlanda, Frantzia, Alemania eta Ingalaterrakoak). Eta lan hau inglesez egin dute gainera. Informazio gehiago topatuko duzue helbide hauetan: Aurkezpena: http://www.slideshare.net/aniturribhi/herri-kirolak-7495816 Bideokak: http://culturechangeandsport.wordpress.com/2011/03/31/learning-how-to-play-herri-kirolak/ Argazkiak: http://culturechangeandsport.wordpress.com/2011/05/25/comenius-partners-visit-

Almeriako Purchenan, urtero urtero, abuztuko lehen astean, “joku moriskoen” topaketak egiten dira. Bertan, harrijasotzeko era berezi bat daukate, bideo honetan ageri denez.

·