Argitalpenak

Donostian 2010 025

Nafarroako Herri Kirol Federazioak sortu dituen material didaktikoak aurkeztu ditu, bertako kirolak bulzatzeko asmoz. Lana hau 2003an hasi zuen eta 2011ean bukatzea espero du, erakundearen XX. urteurrenarekin batera. Guztira 11 kirol aztertu dira, Nafarroan gehien edatuta daudenak hain zuzen ere. Aipatu herrialdea da gaur egun erreferentzia nagusia herri kiroletan.

Guztira 7 argitalpen egin ditut, harri jasotzea, aizkora, trontza, iparraldeko jokuak (6 modalitate), sokatira, sega eta herri kirolaren jatorriari buruz. Bi bideo ere egin ditugu harrijasotzea eta sokatirari lotuta.

Lana hau 2003an hasi nuen eta 2011ean bukatzea espero dut, erakundearen XX. urteurrenarekin batera. Guztira 11 kirol aztertu ditugu, Nafarroan gehien edatuta daudenak hain zuzen ere. Aipatu herrialdea da gaur egun erreferentzia nagusia herri kiroletan.

Material hauen helburu nagusia herri kirolak bultzatu eta zabaltzea da. Hortaz gain, bere sorrera, garapena eta ezaugarriei buruzko argibideak eman nahi izan dira. Arlo teknikoa eta araudia ongi aztertzen dira kirol bakoitzean, orain arte inoiz ez bezala. Beste alde batetik, bertako kirolei buruz dagoen bibliografia eskaxa zabaldu nahi da, erreferentzia berriak sortuz.

Argitalpen hauek elebidunak dira, euskaraz eta erdaraz irakurri daitezke. Grafikoak dira, argazkiak eta irudiak garrantzia handia dute, irakurketa errazteko asmoz. Arlo orokorra eta teknikoa jorratzen dira, gaur egun arte egon den gabezaia nagusietako bat gaindituz. Txapelketa ofizialei buruzko zenbait datu topatu daitezke, baita kirolari eta marka nagusienei buruzko argibideak.

Material hauek Nafarroako Herri Kirol Federazioaren egoitzan banatzen dira soilik, Sunbillan. Telefona honakoa da: 948-450900 eta e-maila: herrikirolaknafarroa@hotmail.com. Ikastetxeentzako dohainik banatzen dira, eskariaren arabera.

Material hau guztia argitaratzeko zenbait erakunde eta instituzioen ekarpena txalotu behar da: Nafarroako Gobernua, Sakanako Mankomunitatea, Arangurengo Udala, Lesakako Udala, Doneztebeko Udala, Araiz-Betelu-Larraun-Lekunberri-Aresoko Kirol Partzuergoa, Nafarroako Rural Kutxa eta Idiazabal gaztaren jatorrizko izendapena hain juxtu ere.

Hau da orain arte argitaratutako monografikoen laburpena:

1. Harrijasotzea.

Argitalpen honek lerro gutxitan gauza asko esaten ditu, arlo teknikoan, historikoan, mistikoan eta abar. Izan ere harrijasotzaile batek egiten baitu bere “lanbidearen” ezaugarrien kontakizuna.

2. Aizkora

Bigarren argitalpen honek herri kiroletako kirol garrantzitsuena aztertzen du. Datu asko eta asko eskaintzen ditu Nafarroako aizkolaritzari buruz: markak, apustuak, txapelketak… eta beste.

3. Trontza

Hirugarren argitalpen honetan arlo teknikoa oso ongi lantzen da irudiekin. Trontzari buruzko datu historiko interesgarriak eskaintzen dira.

4. Iparraldeko Jokuak

Kirol hauei buruz oso gutxi dago idatzita, eta argitalpen honek hutsune hori betetzen du, noizbait. Zenbait kirolariei egindako elkarrizketetan oinarritzen da, eta kirol hauei lotutako argibideak ematen ditu.

5. Sokatira

Kirol honen araudia oso konplexua da. Arazo hori Exeak egindako maketazio txukun bati esker gainditu da, eta oso pozik gaude emaitzarekin. Argitalpen honetan datu historiko asko biltzen dira, izan ere sokatirari buruz gauza asko baitaude esateko, besteak beste kirol olinpikoa izan baitzen.

6. Sega

Monografiko hau iada egina dago, 2009ko urtearen bukaeran argitaratuko da. Argazki kalitate bikainarekin egina dago, eta itxura ederra du. Arlo teknikoa inoiz ez bezala jorratzen da eta datu historiko interesgarriak topatu daitezke bertan.

7. Herri kirolaren jatorria eta ezaugarriak

Argitalpen berri honek geure arbasoen mundura hurbiltzen gaitu, herri kirolaren lehenengo aztarnen bidetik. Kirol hauetaz argibideak emateaz gain, berain sorrera, ezaugarriak, garapena, gaur egun ezagutzen ditugun modalitateak, galdu diren beste zenbait kirol, eta zenbait bitxikeria aipatzen ditu. Datu historiko asko biltzen ditu, eta hauetako batzuk lehenengo aldiz aipatzen dira idatzizko lan batean.

portadaherrikirolak

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Spam Protection by WP-SpamFree