copiadeigeldokoharria.jpg

DeporteRural.net | HERRI KIROLAK

TAG | Aitzol Atutxa

Floren Nazabal, Jon Rekondo eta Aitzol Atutxa sailkatuta daude finalerako, eta bihar erabakiko da laugarren finalista nor den. Joseba Otaegi eta Ugaitz Mugertza dira hautagaiak. http://www.egursport.com/noti3.htm

· · · ·

http://www.egursport.com/noti2.htm

· ·

Atzo jokatu zen Arbizun herri kiroletan urtean zehar jokatzen den proba garrantzitsuenetakoa, eta zorionez, jarraipen polita izan du Euskal Herriko prentsan. Ez da gutxigorako. Izugarrizko jendetza elkartu zen atzo proba ikustera. Sarean topatu ditugun artikulu interesgarrienak zintzilikatzen ditugu. http://www.noticiasdenavarra.com/2012/11/19/deportes/otros-deportes/sexta-txapela-de-nazabal http://www.diariovasco.com/v/20121119/deportes/herri-kirolak/nazabal-iguala-arrospide-olasagasti-20121119.html http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/988558/euskal-herriko-aizkolari-txapelketaren-bideoa–nazabal-txapelduna/ http://gara.naiz.info/paperezkoa/20121119/373305/eu/Floren-Nazabal-beste-guztien-gainetik-dago

· · · · · · ·

Nov/12

18

Floren Nazabal nagusitu da Arbizun

Floren Nazabal nagusitu da gaur eguerdian Euskadiko Lehen Mailako Aizkolarien Txapelketako finalean, Arbizun. Bere atzetik Olasagastik, Azurmendik, Atutxak, Otañok eta Otaegik osatu dute sailkapena. Hurrengo egunetan informazio gehiago eta argazkiak zintzilikatuko ditugu. Finala zoragarria izan da eta jende izugarri elkartu da Arbizuko polikiroldegian. Hauek dira denborak enborrez enbor: Enborrak F. Nazabal J.M. Olasagasti I. Azurmendi [...]

· · · · ·

Aitzol Atutxa oso erraz, errazegi, gailendu zen atzo Urdulizen jokatu zen Bizkaiko finalean. Txapeldunak bigarren sailkatu zen Irazabali zortzi minutu pasa kendu zizkion, eta hamar pasa hirugarrenari. Final baterako aldeak handiegiak izan ziren. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko, bi 60 ontzako, eta bi oinbiko moztu behar izan zituen. Garbi ikusi zen Atutxa gainerakoengandik oso aparte dagoela, [...]

· · · ·

Aitzol Atutxak, Bizkaian, koska handi samarra kentzen die gainerako aizkolariei, eta hori argi eta garbi ikusi zen herenegun gauean jokatu zen Bizkaiko Txapelketako kanporaketan. Hamahiru aizkolari lehiatu ziren, eta lehenengotik azkenekora hamabost minutuko tarte handia egon zen. Sekulako jendetza batu zen Larrabetzuko pilotalekuan kanporaketa zuzenean ikusteko asmoarekin, eta animorik ere ez zuten falta izan aizkolariek, [...]

· · ·

Koldo Alduntzinek Federaziotik bidalitako kronika eransten dugu: Azurmendik bederatzigarren finala jokatu du gaur (azaroak 6), eta lehen aldiz jantzi du txapela, Elizondon (Nafarroa Garaia). Hirugarren postua zuen lorturiko posturik onena (2009, 2008 eta 2006). Oso final lehiatua eta txalogarria jokatu dute Baztan pilotalekuan jardun duten sei aizkolariek; batez ere, Azurmendik, Nazabalek eta Lopezek. Lopez aritu [...]

· · · · · · · ·

Floren Nazabal sendatu da duela gutxi izan zuen ezbeharraz eta finala jokatzeko prest dago, ehuneko ehunean aterako ez bada ere. Asko poztu gaitu berri honek, izan ere finala hankamotza geratzen baitzen Etxarriko aizkolari handiaren faltan. Hauek dira, Nazabalekin batera, finalean arituko diren aizkolariak: Juan Jose Lopez (Lezaun, Nafarroa Garaia; 42 urte): Iñaki Azurmendi (Arriaran, Beasain, [...]

· · · · · ·

Igande honetan, ekainak 12, Azpeitiako Izarraitz polikiroldegiak Urrezko Aizkorako final handia hartuko du. Goi mailan Aitzol Atutxa eta Juanjo Lopez neurtuko txapela eskuratzeko asmoz. 15 urtez beherakoentzako txapelketan, Otsagiko Iker VICENTE eta Leitzako Mikel ZABALETA neurtuko dira. 19 urtez azpiko txapelketan berriz, Leitzako Eneko SARALEGI eta Beizamako Eneko OTAÑO arituko dira aurrez aurre. Onenak irabazi [...]

· · · · · ·

Aitzol Atutxak jantzi du aurtengo Urrezko Aizkorako lehen txapela. Atzo Ziordian jokatu zen 23 urtez azpikoen finala, eta bertan Oihan Larretxea hartu zuen mendean. Agian ez da, gainera, bizkaitarrak aurten jantziko duen txapel bakarra, datorren igandean, Azpeitian, maila nagusiko finala jokatuko baitu. Ziordian, pilotalekuko hiru laurdenak beteta zirela, jokatu zen finala. Aizkolariek proba ezberdinak egin [...]

· · ·