copiadeigeldokoharria.jpg

DeporteRural.net | HERRI KIROLAK

TAG | blog herri Kirolak

Jul/11

22

Asteburuko proben agenda

2011ko EUSKADIKO SOKATIRA TXAPELKETA (lur gainean) Txapelketako hamaikagarren eta azkenaurreko saioa jokatuko da larunbatean, Berangon (Bizkaia), eta gizonezkoen 560 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko da. SAIOA: hamaikagarrena JARDUNALDIA: gizonezkoen 560 kiloko bigarren jardunaldia EGUNA: uztailak 23 (larunbata) LEKUA: Berango (Bizkaia) ORDUA: 18:00 TALDEAK (bost): GAZTEDI (Laukiz, Bizkaia) GAZTEDI MISTOA (Laukiz, Bizkaia) GETXO (Getxo, Bizkaia) GOIHERRI A [...]

·

Raul Kastrorekin mintzatu gara eta animaturik dago igandean Xabier Zalduaren aurka jokatuko duen apustuari begira. Entrenamenduak arazorik gabe burutu omen ditu eta ongi omen dago fisikoki. Hori bai, lehenengo apustua du eta horrek urduritasun pixka bat sortu omen dio. Kastro Burlatan eginiko erakustaldi batean Hasiera batean 16 kanaerdiko ebakitzera jokatu nahi zuen lehia, baina Zalduak [...]

· · · · · ·

Duela urte bete hil zen Joxe Mari Mendizabal aizkolaria, Tolosako zezen plazan jokatzen ari zen apustuaren ondorioz. Mindegia izan zuen aurkari zailenetakoa Mendizabal enbor handietan eta lan luzeetan oso kirolari trebea izan zen. Oraindik ere berak dauzka kanako enborretako marka asko. Areson, adibidez, 9 minutu eta 36 segundutan moztu zuen kanako enborra, eta bi kanako [...]

· · · ·

Diario Vasco egunkariak bere edizio digitalean argitaratutako argazkiak zintzilikatzen ditugu gaur. Batetik Aimar Irigoien ikusten da eta bestetik Ali Hassan Mahboob. Biek bete dituzte helburuak. Irigoienek marka berri bat ezarri du 10 arroako (125 kiloko) zilindro zaharrarekin 5 minutuko txanda bakar batean, izan ere harria 43 aldiz bizkarreratu baitu. Kontutan izan behar da 24 ontzako [...]

· · · ·

Azken orduan Garan ikusi dut marka honen informazioa eta interesgarria iruditu zait. Aintzinako harriak 24 ontzako altuera izaten zuten eta horrek zailtasun gehiago ematen dio harrijasotzaileari. Geroztik, harriaren altuera mugitzen hasi ziren eta horrela neurriak hobeki egokitzen dira harrijasotzaile bakoitzaren ezaugarrietara. Aimar Irigoienek antzinako erako marka handi bat ezarri nahi du bihar Azpeitian, 12.00etatik aurrera [...]

· · · · · · ·

Ondoko lerro hauetan Guaixek blog berriari buruz idatzitako artikulua irakurri dezakezue. Eskerrik asko, Guaixe, blogaren berri emateagatik. Herri kirolei buruzko bloga martxan www.deporterural.net du izena eta Mikel Lasartek kudeatzen du Martxan dago herri kirolari buruzko bloga. www.deporterural.net. Bloga Sakanako Harrijasotze Eskolako zuzendari Mikel Lasartek gestionatzen du, elebiduna da, eta herri kiroletan espezialdua dago. Lasartek blogean [...]

· · ·