copiadeigeldokoharria.jpg

DeporteRural.net | HERRI KIROLAK

TAG | Ernesto Ezpeleta “Bihurri”

Mar/12

27

Bihurrik marka bikaina lortu du

Ernesto Ezpeleta ‘Bihurri’ Eibarko aizkolariak marka bikaina lortu zuen joanden igandean Munitibarren. Ordubetean, 39 minututan eta 45 segundutan bota zuen 3 metro eta 10 zentimetroko gerri buelta zuen pago enborra, baina esku bakarra erabiliz. Guztira 3.850 aizkoraka eman zizkion enborrari. Marka bikaina eta aipagarria. Zorionak Bihurri, jarraitu horrela!

Martxoaren 25ean, Munitibarren, Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariak marka ahalegin berri bat eginen du. Hiru metrotik gorako gerri buelta duen enborra ebakitzen saiatuko da, baina esku bakarrez. Orain arte proba ofizial batean inoiz moztu den enbor handiena da. Proba goizeko 11:00etan hasiko da. “Bihurri” animatuta dago baina aldi berean probari errespetu handia dio, izan ere lana [...]

·

Balentria ederra lortu du “Bihurrik”. Ordubete eta hogeita hemezortzi minutu behar izan ditu hiru metroko enbortzarra ebakitzeko. Lana asko egin behar izan du, enborra uste baino gogorragoa atera baita. Guztira 3.187 aizkora kolpe eman ditu lanak amaitzeko. Holako proba batean denborak garrantzia du baina lehenik eta behin proba amaitzea da garrantzitsuena. Izan ere denborako erreferentziak [...]

· · · · · ·

Ernesto Ezpeleta “Bihurri” Eibarko aizkolariak marka ahalegin berri bat eginen du bihar, martxoak 19, goizeko 10etatik aurrera, Berrizen. Erronka handia bota dio oraingoan “Bihurrik” bere buruari. Izan ere 3 metroko gerri buelta duen enborra ebaki nahi baitu ahalik eta azkarren, baina esku bakarra erabiliz. Aizkolaria animatuta dago baina lan honek errespetu handia sortzen diola argitzen [...]

Ernesto Ezpeleta “Bihurri” Eibarko aizkolariak marka ahalegin berri bat eginen du datorren martxoaren 19an, goizeko 10etatik aurrera, Berrizen. Erronka handia bota dio oraingoan “Bihurrik” bere buruari. Izan ere 3 metroko gerri buelta duen enborra ebaki nahi baitu ahalik eta azkarren, baina esku bakarra erabiliz. Aizkolaria animatuta dago baina lan honek errespetu handia sortzen diola argitzen [...]

· · · ·

Ernesto Ezpeleta “Bihurri” Eibarko aizkolariak marka ahalegin bat iragarri du. Hiru metroko gerri buelta duen pago enborra moztu nahi ahalik eta azkarren, baina esku bakarrez. Oraindik ez ditu finkatu eguna eta lekua. Lehendik berak dauka marka kanako enborra esku bakarrez mozten, 22 minutuko bueltan, marka ederra. Bideo honetan burutu zuen saioaren zati bat ikusi daiteke. [...]

· · ·