copiadeigeldokoharria.jpg

DeporteRural.net | HERRI KIROLAK

TAG | Josetxo Urrutia

Atzo, berriz, Etxaurin jokatu zen Etxauri Harria txapelketa, eta Aimar Irigoien izan zen garaipena erdietsi zuen kirolaria. Errezildarrak, gainera, txapelketako marka ere ezarri zuen, 17 aldiz berdindu baitzuen harria. Etxauri Harria ere oso berezia da, zailtasun asko dituena. Heldulekurik gabea eta 136,5 kilo pisatzen duen harri trakets horietakoa da. Bost kirolari aritu ziren, eta bakoitzak [...]

· · · · ·

Astean zehar informazio gehiago eta argazki erreportaia erantsiko ditugu. Hau da sailkapena: Aimar Irigoien, 17 jasoaldi (errekor berria) Joxe Ramón Iruretagoinea “Izeta II”, 14 jasoaldi Joseba Ostolaza, 11 jasoaldi Josetxo Urrutia, 9 jasoaldi Unai Bértiz, 6 jasoaldi

· · · · ·

Koldo Alduntzinek atzo jokatu zen txapelketari buruz prestatu duen kronika eransten dugu gaur. Errezildarrak iazko marka bedindu egin du (12.462,5 kilo, 107 jasoaldi eginda), eta seigarren urtez jantzi du harri txikietako Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa, Jexuxmari Iruretagoiena Izeta IIII.a txapeldunordeari 1.312,5 kilo eta hamaika jasoaldiko alde aterata. Harri-jasotzaileek lau harri erabili dituzte, eta harri guztiekin egin [...]

· · · ·

Gaur arratsaldean jokatu da Igantzin Nafarroako Harrijasotze Txapelketa, eta Bertizek irabazi du nagusitasunez. Pasatako lesioagatik zalantzak zituen arren, bere mailean aritu da eta lana ona egin du harri guztiekin. Josetxo Urrutia izan da bigarren sailkatua. Berak espero zuena baino lana txarragoa egin du, txapelketaren bukaeran esan digunez. Aristegi goranzko bidean sartuta ikusi dugu gaurkoan, eta [...]

· · · ·

Bihar jokatuko da Igantzin Nafarroako Harrijasotze Txapelketa. Aspaldiko partez bost partehartzaile izango ditu. Proba irabazteko faborito nagusia Unai Bertiz Sunbildarra da. Berak eraman zuen 2011ko txapela baina geroztik lesio handi xamarra eduki du eta harriak utzita egon da berriki arte. Josetxo Urrutia ere irabazteko hautagaien artean dago. Txapelketaz txapelketa ibili da uda osoan eta maila [...]

· · · ·

Santiago Vaquero Madrilgo argazkilariak bidalitako erreportaia zintzilikatzen dugu gaur. Argazkiak oso politak dira. http://flic.kr/s/aHsjAJLStw

· ·

Gaur goizean jokatu da Etxauriko aintzinako Harriaren Txapelketa eta Joxetxo Urrutia leitzarrak eramandu txapela. Urrutiak bere lana egin du eta bederatzi aldiz berdindu du harria bizkarrean. Gainontzeko partehartzaileak ez dira ongi aritu eta jasoaldi ustel mordoa ikusi dugu. Horrela geratu da sailkapena: Josetxo Urrutia, 9 jasoaldi Jexux Mari Iruretagoiena, 7 jasoaldi Hodei Iruretagoiena, 5 jasoaldi [...]

·

Atzo Urtzi Telleria, Josetxo Urrutia eta euren taldeak bilduta egon ziren Tolosako Kantabriko tabernan, baina ez zuten apustua adostu. Alde bakoitzak bere interesak defendatu zituen eta ziren akordio batetara ailegatu. Blogean aurreratu genuenez, harriak eta fetxak izan ziren oztopo nagusiak apustua hitzartzeko. Dena den, aterak irekita geratzen dira, bi kirolariak pisu dobleko harriekin aritzeko prest [...]

· ·

Gaur jakin dugunez, bihar Urtzi Telleria Tolosako kantabriko tabernan izanen da, Josetxo Urrutiak botatako apustu deiari erantzuteko asmoz. Apustua adosteko, harria izan daiteke arazorik nagusiena. Urrutiak pisu dobleko kubikoa erabili nahi du, eta Telleriak berriz, zilindroa edo laukizuzena. Lehen Urrutia ez zen agertu Telleriak botatako apustu deiari erantzutera, eta oraingoan ez dakigu Telleria kubikoarekin aritzeko [...]

· ·

Entradas anteriores >>