copiadeigeldokoharria.jpg

DeporteRural.net | HERRI KIROLAK

TAG | Sakanako Harrijasotze eskola

Atzo Etxarrenen burutu zen Sakanako Herri Kirolaren Egunaren ihardunaldi berri bat, 2012ari dagokiona hain zuzen ere. Bertan, Sakanako Herri Kirol Eskoletako kirolariak aritu ziren aizkoran, harriak altxatzen, sokatiran eta trontzan. Ondoko argazkiak partehartzaileak eta probako antolatzaileak agertzen dira. Astean zehar probako argazkiak zintzilikatuko ditugu.

·

Aurtengo ihardunaldia Lakuntzan egin da. Bertan ateratako irudiak zintzilikatzen ditugu. Bailarako bost harrijasotzaile eta 17 aizkolari aritu gara lanean. 42 epai eman dira guztira.

·

Urtero bezela Sakanako Mankomunitateak Herri Kirol Jardunaldia antolatu du. Bertan, bailaran dauden herri kirolariak batuko dira erakustaldi eder bat egiteko, tartean gure Harrijasotze Eskola. Hauek dira jaialdiko datuak: – Eguna: Abenduak 11. Igandea – Ordua: Eguerdiko 12:00etan. – Lekua: LAKUNTZAKO Pilotalekua SAKANAKO AIZKORA ESKOLAKO AIZKOLARIAK ETA SAKANAKO AIZKOLARIAK SAKANAKO HARRI JASOTZE ESKOLAKO KIROLARIAK SAKANAKO SOKATIRA [...]

· ·

Ekainaren 4ean erakustaldi bat egin genuen Ilundain Haritz Berri Fundazioan, Ingurugiroaren Egunaren ospakizunak zirela eta. Aizkoran, trontzan eta harriak altxatzen aritu ginen. Argazkietan harrijasotzaileak ageri gara:

· ·

Bideo hauek Iturmendin grabatu genituen, 2010eko Sakanako egunean prestatutako jaialdiaren barruan. Azkenean igo ditut sarera.

·

Bideo honetan Aitor Oiarbide ehun kiloko zilindro zaharrarekin ikusten dugu lanean, hiru minutuko txanda egiten. Bronkitis gogor batekin aritu bazen ere, 23 jasoaldi eman zizkion harriari.

· ·

Azaroaren 19an jokatuko da Donezteben, Euskal Herriko II. Mailako Aizkora Finalarekin batera. Txapelketa honetan hiru harrijasotzailek hartuko dute parte: – Jagoba Otaegi (Gipuzkoa) – Aitor Oiarbide (Nafarroa) – Jon Unanue (Gipuzkoa) OHARRA: Kintopeko, 21 urtez beherako harri-jasotzailea hartuko dugu, hots, urte horretan 21 urte beteko ez dituen harri-jasotzailea. Parte hartzaile bakoitzak hiru minutuko txandak egin [...]

· ·

Irurtzunen Saralegitarrekin Sakanako Harrijasotze Eskolak egindako erakustaldiaren argazkiak zintzilikatzen ditugu. Irurtzunen daukagu hain juxtu ere entrenatzeko probalekua, Udaletxeak uzten digu lokala.

· · ·

Bideo honetan Aitorren 3. jasoaldia ikusi daiteke. Eman nahi nuke gaur gazte baten berri Etxarri Aranaztik zaigu etorri harria bizkar gainean ipintzen du sarri aupa gure kirolak ta aupa Etxarri.

· · ·