copiadeigeldokoharria.jpg

DeporteRural.net | HERRI KIROLAK

TAG | Urrezko aizkora 2012

Floren Nazabal, Unai Otaño eta Aitzol Atutxa izango dira bihar 12.00etatik aurrera Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, Urrezko Aizkorako finalean. Unai Otaño izango da hiruretan finalean lehen aldiz arituko den bakarra. Orain arte bezala, lan ezberdinak egin beharko ditu aizkolari bakoitzak, eta egin beharreko lan horiek amaitu ostean, denborarik onena duen aizkolariak jantziko du txapela. Aditu guztien [...]

Gaur Idiazabalen jokatu den kanporaketarekin, erabakita geratu dira datorren igandean, ekainak 10, Urrezko Aizkorako finalak jokatuko dituzten finalistak: Jon Rodriguez eta Aratz Mugertzaren arteko saioa ez da jokatu, Mugertzatarren ama istripuz hil berria baita. Bigarren kanporaketan, Larrañagak  (10´49´´) Ohian Larretxea kanporatu du (11´35´´). Hirugarren kanporaketan, Ander Erasun (12´05´´)  Aritz Irazabal (13´40´´) baino azkarragoa izan da. [...]

Ekainaren 2an, arratsaldeko 19:30etan, Idiazabalen, Urrezko Aizkorako beste proba bat burutuko da 23 urtez azpiko aizkolarien finalistak erabakitzeko. Hiru lehiaketa ikusteko aukera izango dugu bertan: – Aratz Mugerta eta Jon Rodriguez. – Ander Erasun eta Aritz Irazabal – Mikel Larrañaga eta Oihan Larretxea. Proba hauetako irabazleek jokatuko dute finala datorren ekainaren 10ean. Gaztetxoen mailan, Eneko [...]

Garbi daude jada bakarkako Urrezko Aizkorako finala jokatuko duten aizkolariak: Floren Nazabal, Unai Otaño eta Aitzol Atutxa. Gaur jokatu diren finalerdietan Unai Otaño eta Ugaitz Mugertza neurtu dira, alde batetik, eta Ibarrakoak azkarrago burutu ditu lanak (18´40´´). Mutrikuarrak berriz,  20´16´´ registroa egin du. Bigarren finalerdian, Aitzol Atutxa (21´54´´) Iñaki Azurmendi baino azkarrago izan da ( [...]

Igande honetan, maiatzak 27, Urrezko Aizkorako finalerdiak  jokatuko dira Arabako Lagran herrian. Proba honetatik Floren Nazabalekin batera finala jokatuko duten beste bi aizkolariak aterako dira. Final nagusia ekainaren 10ean jokatuko  da Azpeitian. Lehenengo finalerdian Aitzol Atutxa eta Iñaki Azurmendi neurtuko dira, eta bigarren finalerdian berriz, Ugaitz Mugertza eta Eneko Otaño ariko dira aurrez aurre.

Ander Erasunek eta Oihan Larretxeak lortu zuten atzo Urrotzen Urrezko Aizkorako 23 urtez azpikoen finalerdiak jokatzeko txartela. Final-laurdenetako kanporaketa honetan lau aizkolari neurtu ziren, eta bakoitzak hiru lan ezberdin egin behar izan zituen. Azkenean, Ander Erasunek lortu zuen garaipena, eta bere atzetik Oihan Larretxea sailkatu zen. Biek lortu zuten finalerdietarako txartela. Atzetik, berriz, Kañamares III.a [...]

Floren Nazabal da Urrezko Aizkorako Txapelketako finalera heldu den lehen aizkolaria, herenegun Donato Larretxea mendean hartu ostean. Etxarrikoak minutu pasako tartea atera zion Arantzakoari. 45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagotan moztu jokatu zuten lehen saioa, eta hor ez zen alde handirik egon. 34an erdibitu zuen Nazabalek, eta bi gehiago behar izan zituen Larretxeak. Bigarren lanean, [...]

Jon LEUNDA Aurtengo Urrezko Aizkorako lehenengo ezustea eman zen atzo Ataunen, egungo txapelduna, Juanjo Lopez, txapelketatik kanpo geratu baitzen. Lezaungoarekin batera, Ugaitz Mugertza eta Donato Larretxea aritu ziren. Lehen biak sailkatzen ziren, eta nafarra azkena geratu zen. 45 ontzako enborra zeinek kolpe gutxiagotan moztu izan zen egin zuten lehen proba, eta berdinketa egon zen, Larretxeak [...]

Atzo jokatu ziren ihardunaldietan Eloi Kortxero eta Julen Larrea sailkatu ziren hurrengo faserako, gaztetxoen mailan. Urrezko mailan berriz, Floren Nazabalek eta Iñaki Azurmendik aurrera egin dute. Txapelketak hurrengo asteburuan jarraituko du, Ataunen hain zuzen ere, maiatzaren 6ean, eguerdiko 12:30etatik aurrera. Urrezko mailan hiru aizkolari lehiatuko dira bi postuen bila: Ugaitz Mugertza, Donato Larretxea eta Juan [...]

Entradas anteriores >>